ZIMITZ-GARBIKETA
Zimitzak, beste ezaugarri batzuen artean, aho-pieza indartsu eta sarkorrak dituzten intsektuak dira. Zimitz gehienak aire zabalean bizi dira eta landareen zukuak xurgatzen dituzte. Halere, badira harrapakariak edo bizkarroiak diren motak, eta horietako bat etxe barruan bizitzera egokitzera iritsi da. Horrek muturreko egoerak ekar ditzake eta profesionala behar izatea, adibidez, oheko edo sofako zimitzak garbitzeko.
kontrol-metodoa
Oheetako zimitzak kontrola daitezke, intsektizida bidez, beraien ezkutalekuetan tratamendu osoa eginik. Tokiko tratamendu ezberdinak daude, balizko ezkutaleku guztietarako, intsektizidak presio txikian erabilita:
Etengailu eta entxufeak
Etengailu eta entxufeetan hauts bat hautseztatu.
Oheak
Oheak tratatu.
Ohea desmuntatu, balizko ezkutalekuak tratatzeko.
Objektuak mugitzea
Trataturiko objektuak jada trataturiko gelako leku batean kokatu.
Armairuak eta arropa
Logeletako arasak hustu beharko dira, edukia aztertu eta, behar izanez gero, tratatu.
Arropa uretan garbitu behar da gutxienez 60 °C-ko tenperaturan.
Talka termiko sistema
Aire beroa 60 °C-tan botatzean datza, sentsore bidez tenperatura kontrolaturik. Zimitzak 50 °C baino gehiagotan 10 minutu baino gehiagoz bizirik iraungo ez duenez, intsektua bere egoera guztietan garbitzea lortuko dugu.
Tratamendu berritzaile hau, bi ordu inguru dirauena, lastairetan, arropan zein tresnetan erabil daiteke.
Zimitz-motak
Aralar Desinfección-en oheko zimitza garbitzen jartzen dugu indarra, hori baita ohikoena eta gure bezeroei arazo gehien dakarkiena.
ezaugarri nagusiak
- Oheko zimitzek ez dute hegalik, baina paretan gora edo buruz behera ibil daitezke sabai zimurtsuetan.
- Zimitz helduak, 10 minutuan, bere pisua baino 7 aldiz odol gehiago xurga dezake eta arrautzak errun, berriz ere goseak egon arte.
- Kumeak helduen miniaturako bertsioa dira. Beraien garapenean 5 aldiz aldatzen dute azala eta aldi bakoitzean beste odol-xurgatze bat behar dute.
- Zimitzak egurraren arrakaletan, oheen junturetan, alfonbren azpian eta paretetako koadroen zein paperaren atzean izan daitezke.
- Jan gabe denbora luzea badarama, zimitzaren gorputza papera bezain fina da eta ia nabar gorrixka.
- Beraren izen zientifikoa Cimex lectularius da.