Kontzeptu honek mikroorganismoen aurkako borroka eta birus-, bakterio- edo onddo-izurriteen kontrola uztartzen ditu. Gizakiaren begietarako ikusezinak diren Izaki bizidun horiek instalazio batean dauden pertsonengan gaixotasun larriak eragin ditzakete, legionellarekin gertatzen den bezala.
Desinfekzio atmosferikoa gizarteak haren garrantzia ulertu duen heinean garatu da. Gure egunerokoa egiten dugun eraikuntzak habitat paregabea dira kaltea eragin diezaguketen mikroorganismo asko garatzeko. Denborarik gehiena espazio itxietan ematen dugu eta barneko airearen kalitateak eragin zuzena du gure osasunean.

Eskatu informazioa konpromisorik gabe: 943 340 794 (Gipuzkoa) edo 941 100 676 (Araba) edo e-posta bidez
Ingurumen-kalitatea okertzen duten alderdiak
Zenbait alderdik (altzarien elementuak, aireztapen natural eskasa, klimatizazio-sistema…) bertan daudenengan hainbat sintoma sortzen du, hala nola, mukosen lehortasuna eta narritadura, buruko mina, adimen-nekea eta hipersentsibilitate ez-espezifikoak, eraikinetik atera eta desagertzen direnak. Hori eraikin gaixoaren sindromea da eta honako kasuetan gertatzen da, batik bat:
- Ireki ezin diren leihoak dituzten eraikin hermetikoak.
- Eraikin berriak edo berriki birmoldatuak.
- Kalitate urriko eraikuntza-materialak dituzten eraikuntzak.
- Aireztapen-sistema mekaniko arrunta duten eraikinak.
- Barne azalera estaliak, gehienbat, ehun-materialekin (alfonbrak, moketak…).
Desinfekzio atmosferikorako tratamendua
Desinfekzio atmosferikorako gure prozedurak honakoak dira:
- Ozono-kanoi bidez. Ozonoa (O3), ingurumen-babesle gisa, bakterio-garbitzailea, fungizida eta birus-garbitzailea da eta prozesuaren eraginkortasunean eragina du. Kalteturiko eremuan ozonoa zabalduta, eremu hori desinfektaturik, usainik gabe eta esterilizaturik geratuko da. Kanoi bidezko hedapenari esker azkar egiten da, emaitza frogagarri eta guzti. Segurtasunagatik, tratamendua bertan pertsonarik izan gabe egiten dugu, nahiz eta, eman ondoren, segurtasun-eperik behar ez den.
- Era berean, ur-oinarria duten gai desinfektatzaileak erabiltzen ditugu, bolumen ultra baxuan lan egiten duen eta mikrotantak botatzen dituen gailu langarreztagailu baten bidez. Substantzia hori airean dauden mikroorganismoekin kontaktuan aktibatzen da, pareta, zoru eta sabaietan paratzearekin batera. Hori gertatzean, atmosfera lehenbailehen desinfektatu behar da. Tratamenduaren ondoren, mikroorganismo patogenoen ugalketa ekiditeko hartu beharreko prebentziozko neurri fisikoak adierazten dizkiogu bezeroari.
Lekuren bat desinfektatzeko edo izurrite atmosferikoren bat kontrolatzeko tratamendua behar baduzu, bete ezazu alboko inprimakia edo egin iezaguzu dei: Gipuzkoa: 943 340 794 · 943 491 176 / Araba: 941 100 676