Labezomorro arrea, alemaniarra edo kafekoa

ezaugarri nagusiak

  • Labezomorro-mota honek kolore okre-horizta du, eta luzetarako bi marra ilun protoraxean. Ninfek helduen antz handia dute, baina ia beltzak dira eta bizkarrean marra argia dute.
  • Arrak emeak baino argalagoak dira.
  • Hegalak dituzte.
  • Emeek ooteka abdomenari itsatsirik izaten dute, larbak jaio arte. Larbak leku babestu batean uzten dituzte, elikagaia duten lekuan.
  • Izen zientifikoa Blatella germanica da.

bizitokia

Labezomorro-mota hau hezetasun handia, elikagai ugari eta bere garapenerako tenperatura egokia dituzten eremuetan bizi da (ez ditu gustuko hotza eta haizea). Beraz, giza instalazioen barruan (sukaldea, komuna, hozkailuen motorra, labea…) eta, udan, zakar-edukiontzietan aurki dezakegu.

aralar-desinfeccion-cucaracha-rubia-ficha