INTSEKTU-GARBIKETA

lekuak

Intsektu-garbiketa-lanak egiten ditugu, EAEko, Nafarroako eta Errioxako espazio komunetan ─lantegiak, udaletxeak, elkarteak, ikastetxeak, hotelak, aterpetxeak─ eta etxe partikularretan.

mugitzen gara

Aralar Desinfección-eko taldea arazoa dagoen tokira joan, egoeraren diagnosia egin, gunea desintsektatu eta etengabeko jarraipena egiten du, arazoa erabat konpontzeko.

HELBURUA

Intsektu-garbiketarako gure tratamenduen helburua eremua izurritu duen intsektu oro garbitzea da. Gainera, izurritearen zioak zehaztuko ditugu, etorkizunean antzeko egoerak saihestearren.

Horretarako, Aralar Desinfección-en pertsonen osasunerako eta ingurumenerako hain kaltegarriak ez diren metodoak hobesten ditugu. Izurritearen maila, egiturazko balizko hutsuneak eta intsektua bera aztertzen ditugu.