IZURRITEEN ZAINTZAN ADITUAK

20 urtetik gorako eskarmentua duen izurriteen zaintzarako enpresa gara, eta EAEn, Nafarroan eta Errioxan ematen dugu zerbitzua.

Legionella prebenitzen eta termitak, labezomorroak, arratoiak, arkakusoak… garbitzen lagunduko dizugu.

Langileak etengabeko prestakuntzan

Langile tekniko kalifikatuak ditugu, etengabeko prestakuntzan, gure helburu nagusia zerbitzu erabat eraginkorra eskaintzea baita, ahalik eta azkarren eta hurbilen.

Aralar Desinfección-en, ingurumenean eragin txikia duten eta gizakiontzat hain toxikoak ez diren produktuak erabiltzen ditugu, eta, hala, haien erabilerak ez du eraginik lan egin den lekuaren (bulegoa, biltegia, etxea…) funtzionamenduan.

Metodo eraginkor eta azkarra

Gurea izurriteak erabat garbitzeko metodorik eraginkorrena da: arretarik onena eta arazoari konponbidea emateko erantzunik azkarrena zein eraginkorrena eskaintzen dugu

Azterketa osoa eta banakako diagnostikoa egiten ditugu. Horrek arazoa errotik erauzteko eta etorkizuneko izurritzeak ekidin ahal izateko beharrezko informazioa ematen digu.

Hurbiltasuna eta konfiantza

Berehalako arreta pertsonalizatua

Aralar Desinfección-en, berehalako arreta pertsonalizatua eskaintzen diogu bezero bakoitzari. Etengabeko jarraipena egiten dugu, arazoa errotik erauzteko eta etorkizuneko izurriteak ekiditeko helburuarekin.

Ingurumenarekiko dugun inplikazioari, arretari eta, batez ere, izurrite bakoitzerako irtenbide eraginkorrari esker, EAEko marka nagusietakoa gara saneamendu eta desinfekzioan.

Laneko arriskuen prebentzioa betetzen dugu, eta erantzukizun zibileko asegurua dugu. Gainera, Aralar Desinfección EAEko Establezimendu eta Zerbitzu Bioziden Erregistro Ofizialean izena emanda dago dago (072 zk.-EAE).

Desinfekzio-lanak egiten ditugu, EAEko, Nafarroako eta Errioxako partikular, finka-administratzaile, ETE eta enpresa handientzat.