Zergatik instalatu ingurumen-higiene sistema?
Ohiki, komun publiko zein pribatuetan, negozioetako sarreretan edo jende asko sartu eta ateratzen den azalera itxietan, airearen eta uraren kalitatea okertu egiten da, ingurumen-higiene sistema egokia instalatu ezean. Aralar Desinfección-en produktu eta sistemarik eraginkorrenak darabiltzagu, kalitate-mailak kontrolatzeko eta epe luzerako benetako irtenbidea bermatzeko.

Eskatu informazioa konpromisorik gabe: 943 340 794 (Gipuzkoa) edo 941 100 676 (Araba) edo e-posta bidez.
Ingurumen-higiene tratamendu eraginkorrerako gure metodoak honakoak dira:
- Bakteriostatikoen instalazioa: gailu honek desinfektatzeko, usainak kentzeko, erauzteko eta girotzeko funtzioa du. Komun eta pixatokietan jartzen dira, giro garbi eta freskoari eusteko. Aralar Desinfección-en gailu hauen instalazioa egiten dugu, ondorengo mantentze-lan eta guzti, egunerokoa zein puntuala.
- Edukiontzi higienikoak: andrazkoen komunetan jartzen diren ontziak dira, andreen higiene intimorako produktuen osasunerako arriskua eta ingurumen-eragina murriztearren. Aralar Desinfección-en hainbat edukiontzi higieniko dugu, kokaleku guztietara moldatzeko: bulegoak, taberna eta jatetxeak, komun publikoak…
- Alfonbra higienikoak: askotan zikintzeko edo bustitzeko arriskua duten instalazioetan jartzen ditugu. Aralar Desinfección-en edozein lurretara egokitzen diren alfonbra higienikoak ditugu, giro garbi eta zaindua ematen dutenak.
Lekuren baterako ingurumen-higiene tratamendua behar baduzu, bete ezazu alboko inprimakia edo egin iezaguzu dei: Gipuzkoa: 943 340 794 · 943 491 176 / Araba: 941 100 676