Etxeko arratoia

ezaugarri nagusiak

  • Etxeko arratoiak ziztu bizian egiten du korrika eta paretan gora egiteko, salto egiteko eta artazika ibiltzeko aparteko abilezia du: ikaragarri eusten dio nekeari.
  • Igerilari ona ere da, ura gustuko izan ez eta saihesten saiatzen den arren.
  • Itxian bizi daiteke eta beste karraskari batzuk baino atseginagoa iruditu.
  • Jatun ona da, gozozalea, eta esnea, gazta, haragia, koipea, fruituak eta aleak ditu gustukoen. Gainera, aukeran eta ahal duela, onena hautatuko du.
  • Ahalik eta janari gehien biltzen du beraren ezkutalekuan.
  • Arrea da, sabelaldea izan ezik, argiagoa baitu, eta mutur puntazorrotza, belarri handiak eta begi oso txikiak ditu.
  • 6-11 cm-ko luzera du, isatsa kontuan hartu gabe.
aralar-desinfeccion-raton-domestico

non bizi den

  • Etxeko arratoiak bere habia arasa, horma, traste zahar eta abarretan egiten du. Gauez aktiboagoa izan ohi da.
  • Oro har, giza eraikinen barnean bizi ohi da, habia eta janari-iturria duen lekuan.
  • Ekintza-eremu oso txikia du, 3-10 metrokoa.