Arratoi beltza edo teilatuetako arratoia

ezaugarri nagusiak

  • Arratoi beltza gaueko karraskari oso arina da, paretan gora egiteko gaitasun handikoa.
  • Mutur puntazorrotza eta belarri handiak ditu, aurrerantz tolestean, begiak estaltzen dituztenak.
  • Arratoi beltzak kolore ezberdinak ditu, motaren arabera.
  • 15-23 cm-ko luzera dute eta beste 25 cm buztan (arratoi grisak baino fin eta luzeagoa); beraz, luzera osoa 34-45,5 cm-koa da.
  • Orojalea da eta gizakiari estuki lotua.
  • 7 urte inguru bizi ohi da.
aralar-desinfeccion-rata-negra

non bizi den

  • Aletegi, teilatu, teilatupe eta abarretan aurki dezakegu.
  • Hiri-eraikinetan, salgai-biltokietan, fruta-arboletan eta itsasontzietako sotoetan bizi da.
  • Arratoi beltzak talde-lana egin ohi du: teilatupeetan, hormetan eta zoru azpian egiten ditu habiak.