Zer da legionella?
Legionella tenperatura altuetako ur geldietan ugaltzen den bakterioa da, ohiki 35 °C-tik gorakoetan. Bakterio honek, batez ere, pertsona zahar edo gaixoei egiten die eraso eta legionellosia izeneko gaixotasuna sortzen du. Infekzio honek bi eratan eragin dezake:
- Pontiac sukarra: sukar arina, biriketan erasan gabe.
- Legionarioaren gaixotasuna: larriagoa, pneumonia atipikoa.
Eskatu informazioa konpromisorik gabe: 943 340 794 (Gipuzkoa) edo 941 100 676 (Araba) edo e-posta bidez.
Nola garbitzen dugu legionella?
Legionella-desinfekziorako jokabide-protokoloei jarraitzen diegu diagnostikatu beharreko guneetan, infekzioa identifikatu eta aztertuz, beharrezko neurriak hartzeko. Tamainaren, kokapenaren eta bestelako baldintzen arabera, etorkizunean iraungo duen prebentzio-zerbitzua ezartzen dugu.
Zeintzuk dira arrisku-instalazioak?
Funtzionamenduan ura darabilten instalazioetan sortu ohi da legionella, aerosolak sortzen dituztenetan edo erabilera kolektiborako eraikinetako instalazioetan, barruan zein kanpoan daudenetan.
- Hozte-dorreak.
- Etxeko ur bero sistemak.
- Ur klimatizatu eta abiadura handiko zurrusten birzirkulazio edo aire-injekzio bidezko sistemak (jacuzziak, igerilekuak, spak, hidromasaje-bainuontziak…).
- Zentral hezegailu industrialak.
Legionellaren ezaugarriak
Legionella aurre egiten oso zaila den bakterioa da, oso gogorra baita eta 0 eta 63 °C-ko tenperaturak jasaten baititu. Gainera, makrofagoen (bakterioak edo gorputz arrotzak harrapatu eta digeritzeko gai diren zelulak), gizakien eta uretan dauden beste organismoen (amebak) barruan hazteko gaitasuna dute, zehazki, haien zelulen artean. Gaitasun hori defentsa-mekanismoetako bat da kanpo agente kaltegarrien aurka (kloroa edo biozidak, kasu).
Zure lantegi, bulego edo edozein instalaziotan legionella garbitzeko laguntza behar baduzu, bete ezazu alboko inprimakia edo egin iezaguzu dei: Gipuzkoa: Gipuzkoa: 943 340 794 · 943 491 176 / Araba: 941 100 676