Termita-garbiketa

Termitak taldekako intsektuak dira, milakako edo, are, miliokako kolonietan bizi direnak.

Munduan milaka termita-mota dago.

Beraien kolonian, termitak kastetan antolatzen dira eta horrek iraupenean eta garapenean laguntzen die.

aralar-desinfeccion-madera-termitas

tratamenduaren faseak

Instalazioa – Geldiaraztea

Exterra™ sistemaren bidez termitak garbitzeko lehen pausoa zehazturiko borroka-eremuan jaki-euskarria jartzean datza, bereziki termitak ager daitezkeen lekuetan.

Eremu bakoitza tarte erregularretan kontrolatzen da, termitak jakia jaten hasi diren ikusteko. Labyrinth™ jakia lurrekoak ez diren jaki-euskarrietan jar daiteke (eraikinaren barruan), sistema jartzen hastean, egur-tratamendua albait eraginkorrena izan dadin.

Jaki-euskarriak jarri eta gero, hilabeteren buruan azterketarako lehen bisita egiten dugu. Termitak harrapatuak izan ezean, bigarren bisita 45 egunera egiten da; gero, 3 hilabetera; ondoren, asko jota, 6 hilabetera.

Termita-kolonien garbiketa

Termitak garbitzeko fasea jaki-euskarriek termitak harrapatzen dituztenean hasten da. Orduan, Labyrinth™ jaki intsektizida jartzen da jaki-euskarrietan.

Garbiketa-fasean etengabeko jarraipena egiten dugu (iraupena ezin da zehatz-mehatz definitu, urtebetekoa-edo izan daiteke). Gure bisiten maiztasuna termitek Labyrinth™ jakia kontsumitzen duten abiaduraren araberakoa izango da (gutxi gorabehera, 6 astean behin).

Gailuan eta kalteturiko eremuan termitak desagertu direla egiaztatzean, idatziz jakinarazi behar da. Garbiketa hori frogatzeko, jarduerarik gabeko hiru hilabete pasatu behar dira gutxienez (negutik kanpo).

Termita-garbiketa osteko lekuaren jarraipena.

Lekua bost urtez izango da zaindua, jaki-euskarriak jartzen direnetik hasita. Zainketa honekin, gutxienez, urtean bi bisita egiten dira trataturiko lekura.

Bost urteotatik aurrera, bezeroak egur-tratamendurako bermea urtero luzatzeko aukera izango du.