Arratoi grisa edo estoldetako arratoia
ezaugarri nagusiak
- Arratoi grisa oso arina da, pareta lauetan gora egiteko gai da.
- Igeri eta salto egin dezake, baita zuloak ere.
- Gainera, oso adimentsua da eta entzumena, usaimena eta dastamena oso garatuak ditu.
- Etxeetako habeak eta egurra karraskatzen ditu, are, hormarik potoloenak.
- Arratoi grisak mutur moztua eta belarri txikiak ditu, aurrerantz tolestean, begietara iristen ez direnak.
- 19-27 cm-ko tamaina du eta isatsa 16-21 cm-koa; beraz, luzera osoa 32,5-46 cm-koa da.
- Gaueko animalia orojalea da.
non topa daitekeen
- Gizakiarengandik gertu bizi ohi da, janaria aurkituko duela jakitun.
- Arratoi grisak lekurik infektatuenetan egiten du habia eta beste batzuk zikintzen ditu, bertan bizi ahal izateko.
- Herrietako tunel, soto eta estoldetan bizi da.
- Herritik kanpora, aletegi, ubide eta zabortegietan.