ARKAKUSO-GARBIKETA
Arkakusoak hegalik gabeko intsektu txikiak dira, ugaztun eta hegaztien azalean bizi dira eta beraien aho-piezak odola xurgatzeko egokiturik daude.
Arkakuso helduek arrautzak (ehunka arrautza) animaliaren azalean, habian edo inguruko lekuetan errun ditzakete. Arkakuso-izurritea topatuz gero, ezinbestekoa da horren garbiketa, gaixotasunak kutsatzeko duten gaitasuna dela eta.
AHOLKUAK
Etxe-abereen kasuan, nahitaezkoa da:
- Albaitari-azterketak egitea, batez ere, aberea arkakusoak ibil litezkeen lekuetan ibili bada.
- Abereak lo egiten duen lekua maiz garbitzea eta beraren arropa (kuxinak, tapakiak, peluxeak…) garbigailuan sartzea (60 °), arkakusoak garbitzeko.
- Xurgagailua zehatz-mehatz pasatzea.
METODOA
Lurzoru guztia, zokaloak, zirrikituak… langarreztatzea, hondar-ekintzako intsektizida bidez eta geruza bat bestearen gainetik.
ezaugarri nagusiak
- Gorputz esklerotizatua dute; beraz, oso zaila da haiek zanpatzea.
- Alboetan forma konprimatua dute eta horrek erraztu egiten du ostalariaren ile eta luma artean azkar mugitzea.
- Atzeranzko zurda sendo asko ditu, gorputz bertikal batean behera irrist egitea eragozten diotenak, baita azazkal indartsuak ere, ile eta lumei eusteko.
- Arkakuso helduek ez dute hegalik. Atzeko hankak bereziki luzeak dira eta bere salto egiteko gaitasunari loturik daude.