Faraoi inurria
ezaugarri nagusiak
- Inurri honen tamaina 3,5 eta 4,8 mm bitartekoa da, eta marroi horizta da; burua, berriz, kolore ilunekoa du.
- Gainerako inurrien antzera, koloniatan bizi da; halere, baliteke erregina bat baino gehiago topatzea kolonia berean. Inurri-kolonia batek tamaina jakin bat lortzen duenean, hainbat langile eta erreginak arrautzak eta larbak eramaten dituzte, beste kolonia bat osatzeko.
- Faraoi inurria orojalea da: normalean, gai gozoekin elikatzen da, baina haragia, gazta, hildako intsektuak eta sarraskia ere jaten ditu.
- Izen zientifikoa Monomorium pharaonis da.
bizitokia
Inurritegiak leku ilun eta babestuetan eraikitzen ditu, eskuarki bero-iturriren batetik gertu. Eraikina izurritua dagoelarik, berehala satelite izeneko inurri-koloniak izango dira, elkarrekin bakean biziko direnak (horri gemazioa deritzo).
Beren habiak leku beroetan eta eremu hezeetatik gertu egoten dira beti; dena dela, oso zailak dira aurkitzen, inurriak asko urruntzen baitira haietatik.