Labezomorro amerikarra
ezaugarri morfologikoak
- Labezomorro hau marroi gorrixka da, eta eremu horizta zurbila du bizkarraldean.
- Hegalak ditu. Arrarenak emearenak baino handiagoak dira, eta, batzuetan, planeatzeko ahalmena ematen diote.
- Emeek ootekari sortu eta 24 ordu inguru pasatu arte eusten diote itsatsirik. Gero, elikagai ugariko edozein gainazal hezetan uzten dituzte.
- Izen zientifikoa Periplaneta americana da.
bizitokia
Labezomorro-mota honek leku itzaltsu eta hezeak nahiago ditu. Estolderian, estolda-zuloetan, drainatze-guneetan, sotoetan, kutxatiletan… topa dezakegu.
Hegan egiteko duen gaitasuna kontuan hartuta, ohikoa da kalean, etxe barruan, sabai aizunetan… aurkitzea.