Azabatxe inurria
ezaugarri nagusiak
- Inurri-mota hau ñimiñoa da, eta beltza.
- Inurri-mota honek egurrean tunelak eta zuloak karraskatzen ditu, eta paperaren antzeko gai ilun batez betetzen ditu, karraskaturiko egur-zatiak, listua eta lur-partikulak nahasirik egiten duena.
- Izen zientifikoa Acanthomyops fuliginosus da.
bizitokia
Normalean, zuhaitzen hildako eremuetan bizi da.
Habiak egiteko aukeratzen duen egurrak ez du zertan hezetasunak kalteturik egon; beraz, inurri hauek garbitzeko tratamenduek prozesu konplexua eta askotan garestia izaten dute.