INURRI-GARBIKETA
METODOLOGIA
Aralar Desinfección-en, inurri-garbiketa egiteko, jatorrira jotzen dugu eta errotik garbitzen, ingurumenarekin errespetuz jokatzen duten produktuak erabilita.
Inurriak erraz ugaltzen direnez ─nahiz eta arrak estalketa ondoren berehalakoan hil, ernalduriko erreginetako bakoitza beste kolonia bat sortzeko gai da─, ezinbestekoa da arazoa lehenbailehen kudeatzea.
Ingurune arruntean, inurriek bereziki egurra kaltetzen dute, beraien habiak sortzeko: egurrik jaten ez duten arren, kaltea sortzen dute bertan, pasabide eta habiak egiteko indusketak direla eta.
kontrol-metodoa
Aralar Desinfección-en tratamendu er abat eraginkorrak ditugu inurri-garbiketarako, etxean zein ezaugarri minimoak dituen beste edozein eraikin edo lursailetan.
Ohiki, inurri-habiak kanpoan izaten dira; beraz, gehienetan, eraikin barruan ez da produkturik erabili behar izaten.
Aralar Desinfección-en inurri-garbiketarako metodoa honakoa da:
Ikuskapena
Ingurua ikuskatzen dugu, instalazioen ezaugarriak, aurrean dugun inurri mota eta infestazio maila ezagutzeko.
Diagnosia
Egoeraren diagnosia egiten dugu, nondik hasi jakiteko.
Ezarpena
Inurritegiaren sarreretan eta inurriak gehien dabiltzan tokietan ematen dugu intsektizida.
Kalteturiko eremuan jaki egokia jartzen dugu, inurri langileak erakartzeko, horiek baitira elikagaia habiara eramaten dutenak, erreginentzat zein larbentzat. Hartara, jakia habietako nukleora eramatea lortzen dugu: arrakasta ziurtatua dago.
Berrikusketa
Azken azterketa eta diagnosia egiten dugu, emaitzak etorkizunean iraungo duela ziurtatzeko.