LABEZOMORRO-GARBIKETA
Labezomorroen egokitzapena hain da handia, ezen, gerra nuklearra izatekotan, beraiek bailirateke animalien artean bizirik aterako liratekeen bakarrak. Hiru hilabete arte iraun dezakete elikagairik gabe eta hilabete baino gehiago urik gabe. Horregatik da hain zaila labezomorroak garbitzea.
KONTROL-METODOA
Labezomorro-garbiketarako gakoa beraien garapenerako behar diren ingurune-baldintzak deuseztatzea da. Hori tenperatura-, hezetasuna- eta elikagai-kopuruaren mende dago. Gure profesional-taldeak bere lana hainbat fasetan egiten du:
Ikuskapena
Eremua aztertzen dugu, instalazioen ezaugarriak, aurre egin behar diogun labezomorro-mota eta kalte-maila ezagutzeko.
Diagnostikoa
Azterketa horretan oinarriturik, labezomorro-izurritea erabat garbitzeko metodorik egokiena diagnostikatu eta aukeratzen dugu.
Monitorizazioa / Kontrol kimikoa
Ikuskapenaren eta diagnostikoaren bidez ezarri dugun intsektu herrestariak kontrolatzeko jarduera-protokoloa praktikan jartzen dugu. Biozida egokiena aplikatzen dugu, hautemandako espeziearen eta infestazio-mailaren arabera.
Berrikusketa
Kontrol-azterketak egiten ditugu, intsektuak kontrolatzeko ezarritako programa eraginkorra dela bermatzeko. Horrela, labezomorroak erabat ezabatuko ditugu eta etorkizuneko izurriak garatzea saihestuko dugu.
Produkturik eraginkorrenak erabiltzen ditugu beti, eta ingurumenaren eta pertsonen gaineko inpaktua minimizatzen saiatzen gara.
Labezomorro-motak
Gure herrian, hiru labezomorro-motarik ohikoenak labezomorro arrea, labezomorro beltza eta labezomorro amerikarra dira.
ezaugarri morfologikoak
- Labezomorroen burua txikia da, hirukia, oso mugikorra. Bi begi handi konposatu eta ohiki gorputza baino luzeagoak diren bi antena ditu.
- Labezomorroen gorputza obalatua da, dortsobentralki zapaldua.
- Labezomorroek bi hegal-pare dute; horietako bat (aurrekoa) zurruna.
- Labezomorroen hankak (3 pare) luzangak dira, arantzaz edo harizpi luzakinez beteak. Horiek edozein azaleratan mugitzeko balio diete (beira, porlana…) pareta, zoru eta sabaietan.
- Labezomorroen bularraldea burua estaltzeraino luzatzen da eta protorax esaten zaio.
- Labezomorroen metamorfosia honela gertatzen da: arrautza, ninfa eta heldua.
ezaugarri biologikoak
- Labezomorro emeek arautzak ooteka deritzon kapsula batean kokatzen dituzte, enbrioi-konpartimentuz osaturiko bi lerro dituena. Ooteka erraz ikus daiteke, abdomenaren amaieraz harago baitoa.
- Labezomorroen dieta honakoetan dago oinarritua: barazkiak edo almidoi-, azukre- eta usteltzean ari diren koipe-kopuru handia duten elikagaiak; hau da, orojale eta usteljalea da.
- Oro har, labezomorroek tenperatura altuak eta hezetasun-maila handia nahiago dituzte.
- Ohiki, arrakala eta zirrikituetan bizi dira. Bertan tenperatura eta hezetasun egokiak topatzen dituzte eta taldetan bizi ohi dira, nahiz eta oso komunitario eta sozialak ez izan.
- Gauez ibiltzen dira bereziki, baina egunez ere ikus ditzakegu, asko badira edota janaria edo edaria behar badute.
HIRU LABEZOMORRO-MOTEN TAULA KONPARATIBOA
LABEZOMORRO ARREA | LABEZOMORRO BELTZA | LABEZOMORRO AMERIKARRA | |
---|---|---|---|
Helduen tamaina | 10-15 mm | 21 – 28 mm | 28 – 44 mm |
Helduen bizitzaren iraupena | 6 hilabete | 2 hilabete 30 °C-tan, 9 hilabete 20 °C-tan | 15 hilabete |
Garapenerako T egokiena | 25 – 32 °C | 20 – 25 °C | 33 °C |
Ooteka-kopurua | 7 | 8 | 40 |
Ooteka arteko tartea | 2 aste | Aste 1 | Aste 1 |
Arrautzak/Ooteka | 30 | 16 | 16 |
Arrautzen inkubazioa | 2-5 aste | 6 aste 30 °C-tan, 11 aste 20 °C-tan | 5 aste 30 °C-tan, 7 aste 25 °C-tan |
Muda kopurua | 5 – 7 | 7- 10 | 7 – 13 |
Larba aldiaren iraupena | 1,5 hilabete 30 °C-tan | Emeak 9 hilabete | 7 hilabete 30 °C-tan |
Bizi-zikloaren iraupena | 2 hilabete 25 °C-tan 7 hilabete T baxuagoan | 6 hilabete | 8 hilabete |