EULI- ETA SITS-GARBIKETA

Euli eta sitsak astunak izaten dira, kaltegarriak baino. Euliak espainiar lurralde osoan aurki daitezke, batez ere, kostaldean eta hain hotzak ez diren hilabeteetan (apirila-urria). Eulien batez besteko bizitza 30 egunekoa da.

Sitsak ere, bestalde, beroa hasten denean ugaritzen dira, baina, euliak ez bezala, gaueko intsektuak dira. Sitsik arruntenak elikagaietako sitsa eta arropako sitsa dira. Ehunak kaltetzen dituen sitsaren egoera larba da, animalien ehun naturaletatik elikatzen baita.

aralar-desinfeccion-moscas-polillas

kontrol-metodoa

Euli- zein sits-garbiketarako, Aralar Desinfección-eko profesionalek intsektuak harrapatzeko gaitasun handia duten parrilak darabiltzate. Zertan datza?

1. fasea

Parrila jarri baino lehen, eremua aztertzen dugu, izurritearen edo arazoaren hedapena ezagutzeko eta puntu gatazkatsuenak topatzeko.

2. fasea

Etxe edo bulego barruan infekzio-punturik izanez gero, puntuotan biozida ematen da, arazoa errotik garbitzeko.

3. fasea

Intsektuak harrapatzeko parrila sarrera-aukera gehien duten lekuetan jartzen da. Gailu horrek euliak eta sitsak erakartzeko argi ultramorea ematen du eta ohol itsaskor batzuen bidez harrapatzen ditu.

4. fasea

Intsektuak harrapatzeko parrilak, eulia edo sitsa jada barruan duela, berau garbitzen du ohol itsaskorrari esker.

5. fasea

Instalazio erraza: intsektuak harrapatzeko parrilak etxeko edo lantokiko edozein lekutan jar daitezke. Intsektuei eusteko ohol itsasgarria maiz aldatu beharra dago.

Euli eta sits motak

Eulien ezaugarriak

  • 120.000 euli-mota baino gehiago dago.
  • Etxe eta bulegoak kalte ditzakete eta hainbat gaixotasun transmititzen dute.
  • Mota batzuk odolarekin elikatzen dira (zizta egiten dute).
  • Oso azkar ugaldu eta garatzen dira (arrautzatik heldurako bidea soilik 7 egunetan egiten dute).
  • Motarik handiena 6,4 cm-koa izatera iristen da.
  • Ura ezinbestekoa da beraren dietan.
  • Beraren hankak gizakiaren mihia baino 10 milioi aldiz sentikorragoak dira.
aralar-desinfeccion-moscas

Sitsen ezaugarriak

  • Sits arrunt helduak 7-8 mm inguruko neurria du, hegalak tolesturik dituela, eta ez dute aho-aparaturik.
  • Hegalak urre kolorekoak dira eta ileak dituzte alboetan.
  • Larbak zuriak edo krema kolorekoak dira, burua marroia eta ez dute begirik. Egoera horretan 55 egun eta 2,5 urte bitartean egoten dira.
aralar-desinfeccion-polillas

Bi sits-mota dago, batez ere

aralar-desinfeccion-polillas-alimentos

Elikagaietako sitsa

Elikagaietako sitsa txikia da (1,2 cm) eta etxeetako janari-tokietan ibili ohi da, irina, arroza edo laboreak bezalako elikagaiak biltzeko paketeen barruan. Ohiki, jada kalteturiko janarien bidez iristen dira elikagaietara. Sukalde edo jaki-tokian sitsak hegan ikusiz gero, garrantzitsua da janari-paketeen artean bilatzea, ea larbarik topatzen dugun, eta, gero, profesionalei dei egitea, lekua garbitzeko.

aralar-desinfeccion-polillas-ropa

Arropako sitsa

Arropako sitsa artilea, zeta, larrua edo ilea bezalako ehun naturalekin elikatzen da. Uste denaren aurka, sitsen larbak dira arasetako arropan zuloak egiten dituztenak eta ez sitsa bera. Emeak arropa bat aukeratu eta bertan errungo ditu arrautzak, ohiki, 50 eta 150 artean. Horiek irekitzean, larbak arroparekin elikatzen dira eta jaka, alkandoretan… zuloak egiten dituzte.

intsektu hegalariak

Sistema eraginkorra

Aralar Desinfección-en sistema etxeetan, dendetan eta bulegoetan intsektu hegalariak garbitzeko merkatuko sistemarik eraginkorrenetakoa da.