Labezomorro beltza
ezaugarri nagusiak
- Mota honetako labezomorroa beltza edo marroi iluna da.
- Hegalak ditu. Arrak eta emeak erraz bereizten dira: lehenak txikiagoak dira eta hegal handiagoak dituzte (nahiz eta ez balio hegan egiteko).
- Emeek ootekari sortu eta 25-30 ordu pasatu arte eusten diote itsatsirik. Gero, ura eta elikagaiak dituzten eremu babestuetan askatuko dituzte.
- Labezomorro honek hobeto eusten die neguko tenperaturei, eta horrek zailago egiten du bera garbitzea, nahiz eta hezetasuna eta elikagaia behar dituen bere garapenerako.
- Izen zientifikoa Blatta orientalis da.
bizitokia
Estolderian, estolda-zuloetan, ikaztegietan, kutxatiletan, lorategietan, sotoetan, drainatze-guneetan, hustubideetan…
Labezomorro-mota honen agerpena urtarokoa izaten da: ugariagoa da udaberri eta udazkenean.