Termita-garbiketa

Termitak taldekako intsektuak dira, milakako edo, are, miliokako kolonietan bizi direnak. Munduan milaka termita-mota dago. Beraien kolonian, termitak kastetan antolatzen dira eta horrek iraupenean eta garapenean laguntzen die.

Eskatu informazioa konpromisorik gabe: ‌943 340 794 (Gipuzkoa) edo 941 100 676 (Araba) edo e-posta bidez.

Termita-garbiketarako tratamenduaren faseak:

1. fasea: Instalazioa – Geldiaraztea

Exterra™ sistemaren bidez termitak garbitzeko lehen pausoa zehazturiko borroka-eremuan jaki-euskarria jartzean datza, bereziki termitak ager daitezkeen lekuetan.

Eremu bakoitza tarte erregularretan kontrolatzen da, termitak jakia jaten hasi diren ikusteko. Labyrinth™ jakia lurrekoak ez diren jaki-euskarrietan jar daiteke (eraikinaren barruan), sistema jartzen hastean, egur-tratamendua albait eraginkorrena izan dadin.

Jaki-euskarriak jarri eta gero, hilabeteren buruan azterketarako lehen bisita egiten dugu. Termitak harrapatuak izan ezean, bigarren bisita 45 egunera egiten da; gero, 3 hilabetera; ondoren, asko jota, 6 hilabetera.

2. fasea: Termita-kolonien garbiketa

Termitak garbitzeko fasea jaki-euskarriek termitak harrapatzen dituztenean hasten da. Orduan, Labyrinth™ jaki intsektizida jartzen da jaki-euskarrietan.

Garbiketa-fasean etengabeko jarraipena egiten dugu (iraupena ezin da zehatz-mehatz definitu, urtebetekoa-edo izan daiteke). Gure bisiten maiztasuna termitek Labyrinth™ jakia kontsumitzen duten abiaduraren araberakoa izango da (gutxi gorabehera, 6 astean behin).

Gailuan eta kalteturiko eremuan termitak desagertu direla egiaztatzean, idatziz jakinarazi behar da. Garbiketa hori frogatzeko, jarduerarik gabeko hiru hilabete pasatu behar dira gutxienez (negutik kanpo).

3. pausoa: Termita-garbiketa osteko lekuaren jarraipena.

Lekua bost urtez izango da zaindua, jaki-euskarriak jartzen direnetik hasita. Zainketa honekin, gutxienez, urtean bi bisita egiten dira trataturiko lekura.

Bost urteotatik aurrera, bezeroak egur-tratamendurako bermea urtero luzatzeko aukera izango du.

Aholkua


Termiten aurkako egur-tratamenduan, jakin badakigu termita-kasta bakoitzak bere zeregina duela kolonia barruan eta hori koloniako kide guztien garapenerako onuragarria dela. Aipatu kolonian termiten errege-erreginak koloniaren ugalketaz arduratzen dira eta soldaduak kolonia defendatzeaz. Langileek, bestalde, etxeko lan gehienak bermatzen dituzte, janaria bilatu eta hornitzea, kasurako. Termita langileek kolonia elikatzea da arazorik handiena gure eraikinetarako.

Aralar Desinfección-en izurrite-kontrolean lagunduko dizugu, bereziki termiten aurkako egur-tratamenduan Gipuzkoan, Bizkaian, Araban, Errioxan eta Nafarroan. Ez izan gurekin harremanetan jartzeko zalantzarik.

Termitak garbitzeko tratamendua behar duzu? Bete ezazu alboko inprimakia edo egin iezaguzu dei.

ESKATU INFORMAZIOA KONPROMISORIK GABE

captcha

Inprimakia bidaltzean, honako baldintzak onartzen ari zara: Ikusi

Izurrite-kontroletan adituak

-(r)en babesarekin

Aralar Desinfección SL ezarritako lege-baldintzetara atxikirik dago.

Non egiten dugun lan



  • Bizkaia
  • Gipuzkoa
  • Araba
  • Nafarroa
  • Errioxa

Harremanetarako



aralar@aralardesinfeccionsl.com

Gipuzkoa

943 340 794 · 943 491 176

Araba

941 100 676

Copyright 2019 ARALAR desinfeccion S.L.

Lege-oharra

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies