Pipi-garbiketa

Pipi-motaren arabera, garapen-zikloak 7 urtera arte iraun dezake. Horrela, tunel- eta galeria-labirinto korapilatsua egitera irits daitezke, egur-tratamendua eta pipi-garbiketarako lanak zaildu ditzakeena.

Nola sortzen dira zuloak egurretan?

Pipi helduek egur-arrakaletan erruten dituzte arrautzak, horiek ireki egiten dira eta larbak egurretan sartzen dira sakonki, elikatzera. Hamarnaka pipi-mota bada ere, guztiek dute larba-aldia. Aldi horretan galeriak zulatu eta egurra jaten dute.

Gure herriko hiru pipi-motarik ohikoenak pipi arrunta, pipi handia eta parketeko pipia dira.

Eliminar-carcoma

Eskatu informazioa konpromisorik gabe: ‌943 340 794 (Gipuzkoa) edo 941 100 676 (Araba) edo e-posta bidez.

Egituretako pipi-garbiketarako tratamenduak

  1. Arbastatze-lana: Pipiak jotako eremuetan arbastatze-lana egiten da eta egurra tratatu, lixatuta eta hautsa kenduta. Horrela, soilik egur sanoa geratzea lortzen dugu, tratatu nahi duguna. Pauso hori ematea ezinbestekoa da, hurrengoek eraginkortasunik ez galtzeko eta pipia erabat garbitu ahal izateko.
  2. Tratamendu sakona egur-egituran: Egurra sakonean tratatzeko, 30 cm-an behin zuloak egiten dira eta bertan atzera ezineko injektoreak sartzen dira, produktu egokia txertatzeko. Era horretan, egurraren barnealde guztia tratatzen dugu eta bertan dirauten larbak garbituko ditugu.
  3. Egurraren azaleko tratamendua: produktua langarreztatu egiten da, 250 mg/m². Batzuetan, egurrezko altzarien tratamenduan bezala, gel-aplikazioan oinarrituriko bestelako tratamendua ere ematen dugu, barneratze-gaitasun handia du-eta.

Termitak garbitzeko tratamendua behar duzu? Bete ezazu alboko inprimakia edo egin iezaguzu dei.

ESKATU INFORMAZIOA KONPROMISORIK GABE

captcha

Inprimakia bidaltzean, honako baldintzak onartzen ari zara: Ikusi

Pipi-motak


Pipi arrunta: altzarietako pipia.


Anobiidae familiakoa, altzarietako pipi izenarekin ezaguna, motarik ezagun eta aztertuena da. Edozein egur-motarekin elikatzen da; beraz, material horretako edozein objektu kalte dezake.

Altzarietako pipiaren ezaugarriak:

  • Egurretan errundako arrautzak 4-5 astetan irekitzen dira.
  • Hegan egiteko aldia udaberrian hasten da.
  • 2,5-5 mm-ko neurria du.
  • Marroi gorrixka kolorekoa da.
  • Egurretako irteera-zuloak zirkularrak dira, 1-4 mm-koak.

Pipi handia: koniferoetako pipia.


Cerambycidae familiakoa, pipi handi izenarekin ezaguna, ohiki koniferoen egurra kaltetzen du. Arotz-lan eta oholtzetan kalteak handiagoak izaten dira, egurraren adinarekin behera egin arren.

Pipi handiaren ezaugarriak:

  • Egurretan errundako arrautzak 14 egunetan irekitzen dira gutxi gorabehera.
  • 2-12 urteko bizi-zikloa du.
  • Helduak uztail eta irailean agertu ohi dira, gehienbat.
  • 10-20 mm-ko luzera du.
  • Marroi edo beltzak izaten dira eta antena luzeak dituzte.
  • Egurretako irteera-zuloak obalatuak dira, 3-7 mm-koak.

Parketeko pipia


Lyctus familiakoa, % 8-31-ko hezetasuneko egur gogorretan ibili ohi da. Haritz-, lizar-, intxaurrondo-, arte- eta, are, banbu-egurrak nahiago dituzte.

Parketeko pipiaren ezaugarriak:

  • Garapenaldia 3 hilabetetik urte baterakoa da.
  • 3-7 mm-ko luzera du.
  • Lauak dira eta kafe kolore gorrixka eta belzkara artekoa dute.
  • Hauts oso fina sortzen dute, irinaren edo talko-hautsen antzekoa.
  • Zuloak biribilak dira, 0,8-1,6 mm-koak.

Izurrite-kontroletan adituak

-(r)en babesarekin

Aralar Desinfección SL ezarritako lege-baldintzetara atxikirik dago.

Non egiten dugun lan



  • Bizkaia
  • Gipuzkoa
  • Araba
  • Nafarroa
  • Errioxa

Harremanetarako



aralar@aralardesinfeccionsl.com

Gipuzkoa

943 340 794 · 943 491 176

Araba

941 100 676

Copyright 2019 ARALAR desinfeccion S.L.

Lege-oharra

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies