Lorategietako inurria

ezaugarri nagusiak

  • 0,5-1 cm-ko luzera.
  • Gorputz beltza du, zaila da sumatzen.
  • Izen zientifikoa Lasius niger da.
aralar-desinfeccion-hormigas-jardin-ficha

bizitokia

Inurri hau da terrazetan eta etxeetan ikusi ohi dena.

Lurrean bizi da, normalean harlauzen azpian, eta, askotan, etxe azpian sar daiteke, bereziki etxea zuzenean lur gainean eraikia izan bada.

Eskuarki, inurriek habiak isolamendu-geruzetan eraikitzen dituzte, eta bertatik etxe barrura sartzen dira, porlanean ezinbestean izaten diren arrakaletan barrena.

Eroritako egurrean ere sar daitezke: inurritegiak etxeko egur hezean eraiki ditzakete, barrualdea karraskatuz. Inurri hauek gai gozoek erakartzen dituzte: batek zerbait gozoa aurkitzen duenean, gainerakoei jakinarazten die, eta berehala inurri piloa agertzen da.