Labezomorroen egokitzapena hain da handia, ezen, gerra nuklearra izatekotan, beraiek bailirateke animalien artean bizirik aterako liratekeen bakarrak. Hiru hilabete arte iraun dezakete elikagairik gabe eta hilabete baino gehiago urik gabe. Horregatik da hain zaila labezomorroak garbitzea.

Eskatu informazioa konpromisorik gabe: 943 340 794 (Gipuzkoa) edo 941 100 676 (Araba) edo e-posta bidez.
Labezomorro-garbiketarako gure metodoa
Labezomorro-garbiketarako gakoa beraien garapenerako behar diren ingurune-baldintzak deuseztatzea da. Hori tenperatura-, hezetasuna- eta elikagai-kopuruaren mende dago. Gure profesional-taldeak bere lana hainbat fasetan egiten du:
- Eremua aztertzen dugu, instalazioen ezaugarriak, aurre egin behar diogun labezomorro-mota eta kalte-maila ezagutzeko.
- Azterketa horretan oinarriturik, labezomorro-izurritea erabat garbitzeko metodorik egokiena diagnostikatu eta aukeratzen dugu.
- Tenperatura- eta hezetasun-baldintzak aldatzen ditugu, labezomorroen garapenerako girorik egokiena ekiditeko.
- Labezomorroentzako aparteko babesa diren arrakala eta zirrikituak estaltzen ditugu.
- Egoerara egokituriko garbiketa-programa jartzen dugu martxan, labezomorroak erabat garbitzeko eta etorkizuneko izurriteak saihesteko, produktu eta prozedura eraginkorrenekin, ingurumen eta pertsonengan duten eragina minimizatzeko ahalegina eginik.
Aralar Desinfección-en labezomorroak garbitzen lagunduko dizugu Gipuzkoan, Bizkaian, Araban, Errioxan eta Nafarroan.
Labezomorro-motak
Gure herrian, hiru labezomorro-motarik ohikoenak labezomorro arrea, labezomorro beltza eta labezomorro amerikarra dira.
Arazorik labezomorroekin? Jarri gurekin harremanetan edo egiguzu dei: Gipuzkoa, Bizkaia y Nafarroa: 943 340 794 · 943 491 176 / Araba eta Errioxa: 941 100 676
Labezomorroen ezaugarri morfologikoak
- Labezomorroen burua txikia da, hirukia, oso mugikorra. Bi begi handi konposatu eta ohiki gorputza baino luzeagoak diren bi antena ditu.
- Labezomorroen gorputza obalatua da, dortsobentralki zapaldua.
- Labezomorroek bi hegal-pare dute; horietako bat (aurrekoa) zurruna.
- Labezomorroen hankak (3 pare) luzangak dira, arantzaz edo harizpi luzakinez beteak. Horiek edozein azaleratan mugitzeko balio diete (beira, porlana…) pareta, zoru eta sabaietan.
- Labezomorroen bularraldea burua estaltzeraino luzatzen da eta protorax esaten zaio.
- Labezomorroen metamorfosia honela gertatzen da: arrautza, ninfa eta heldua.
Labezomorroen ezaugarri biologikoak
- Labezomorro emeek arautzak ooteka deritzon kapsula batean kokatzen dituzte, enbrioi-konpartimentuz osaturiko bi lerro dituena. Ooteka erraz ikus daiteke, abdomenaren amaieraz harago baitoa.
- Labezomorroen dieta honakoetan dago oinarritua: barazkiak edo almidoi-, azukre- eta usteltzean ari diren koipe-kopuru handia duten elikagaiak; hau da, orojale eta usteljalea da.
- Oro har, labezomorroek tenperatura altuak eta hezetasun-maila handia nahiago dituzte.
- Ohiki, arrakala eta zirrikituetan bizi dira. Bertan tenperatura eta hezetasun egokiak topatzen dituzte eta taldetan bizi ohi dira, nahiz eta oso komunitario eta sozialak ez izan.
- Gauez ibiltzen dira bereziki, baina egunez ere ikus ditzakegu, asko badira edota janaria edo edaria behar badute.
HIRU LABEZOMORRO-MOTEN TAULA KONPARATIBOA
1. B. Germanica
2. B. Orientalis
3. P. Americana
LABEZOMORRO ARREA | LABEZOMORRO BELTZA | LABEZOMORRO AMERIKARRA | |
---|---|---|---|
Helduen tamaina | 10-15 mm | 21 – 28 mm | 28 – 44 mm |
Helduen bizitzaren iraupena | 6 hilabete | 2 hilabete 30 °C-tan, 9 hilabete 20 °C-tan | 15 hilabete |
Garapenerako T egokiena | 25 – 32 °C | 20 – 25 °C | 33 °C |
Ooteka-kopurua | 7 | 8 | 40 |
Ooteka arteko tartea | 2 aste | Aste 1 | Aste 1 |
Arrautzak/Ooteka | 30 | 16 | 16 |
Arrautzen inkubazioa | 2-5 aste | 6 aste 30 °C-tan, 11 aste 20 °C-tan | 5 aste 30 °C-tan, 7 aste 25 °C-tan |
Muda kopurua | 5 – 7 | 7- 10 | 7 – 13 |
Larba aldiaren iraupena | 1,5 hilabete 30 °C-tan | Emeak 9 hilabete | 7 hilabete 30 °C-tan |
Bizi-zikloaren iraupena | 2 hilabete 25 °C-tan 7 hilabete T baxuagoan | 6 hilabete | 8 hilabete |