Aralar Desinfección-en, inurri-garbiketa egiteko, jatorrira jotzen dugu eta errotik garbitzen, ingurumenarekin errespetuz jokatzen duten produktuak erabilita.
Inurriak erraz ugaltzen direnez ─nahiz eta arrak estalketa ondoren berehalakoan hil, ernalduriko erreginetako bakoitza beste kolonia bat sortzeko gai da─, ezinbestekoa da arazoa lehenbailehen kudeatzea.
Ingurune arruntean, inurriek bereziki egurra kaltetzen dute, beraien habiak sortzeko: egurrik jaten ez duten arren, kaltea sortzen dute bertan, pasabide eta habiak egiteko indusketak direla eta.

Eskatu informazioa konpromisorik gabe: 943 340 794 (Gipuzkoa) edo 941 100 676 (Araba) edo e-posta bidez.
Inurri-garbiketa: kontrol-metodoa
Aralar Desinfección-en tratamendu er abat eraginkorrak ditugu inurri-garbiketarako, etxean zein ezaugarri minimoak dituen beste edozein eraikin edo lursailetan.
Ohiki, inurri-habiak kanpoan izaten dira; beraz, gehienetan, eraikin barruan ez da produkturik erabili behar izaten. Aralar Desinfección-en inurri-garbiketarako metodoa honakoa da:
- Egoeraren diagnosia egiten dugu, nondik hasi jakiteko.
- Inurritegiaren sarreretan eta inurriak gehien dabiltzan tokietan ematen dugu intsektizida.
- Kalteturiko eremuan jaki egokia jartzen dugu, inurri langileak erakartzeko, horiek baitira elikagaia habiara eramaten dutenak, erreginentzat zein larbentzat.
- Hartara, jakia habietako nukleora eramatea lortzen dugu: arrakasta ziurtatua dago.
- Azken azterketa eta diagnosia egiten dugu, emaitzak etorkizunean iraungo duela ziurtatzeko.
Aralar Desinfección-en inurriak garbitzen lagunduko dizugu Gipuzkoan, Bizkaian, Araban, Errioxan eta Nafarroan.
Inurri-motak
Instalazioetan, etxe zein lantokietan, arazoak dakartzan hainbat inurri-mota dago. Aralar Desinfección-en lau inurri-motatan gara adituak:
Arazorik inurriekin? Jarri gurekin harremanetan edo egiguzu dei: Gipuzkoa, Bizkaia eta Navarra: 943 340 794 · 943 491 176 / Araba eta Errioxa: 941 100 676