Labezomorro amerikarra

ezaugarri morfologikoak

  • Labezomorro hau marroi gorrixka da, eta eremu horizta zurbila du bizkarraldean.
  • Hegalak ditu. Arrarenak emearenak baino handiagoak dira, eta, batzuetan, planeatzeko ahalmena ematen diote.
  • Emeek ootekari sortu eta 24 ordu inguru pasatu arte eusten diote itsatsirik. Gero, elikagai ugariko edozein gainazal hezetan uzten dituzte.
  • Izen zientifikoa Periplaneta americana da.

bizitokia

Labezomorro-mota honek leku itzaltsu eta hezeak nahiago ditu. Estolderian, estolda-zuloetan, drainatze-guneetan, sotoetan, kutxatiletan… topa dezakegu.

Hegan egiteko duen gaitasuna kontuan hartuta, ohikoa da kalean, etxe barruan, sabai aizunetan… aurkitzea.

aralar-desinfeccion-cucaracha-americana-ficha