Pipi-garbiketa

Aralarren adituak gara pipi-garbiketan. Pipi-motaren arabera, garapen-zikloak 7 urtera arte iraun dezake. Horrela, tunel- eta galeria-labirinto korapilatsua egitera irits daitezke, egur-tratamendua eta pipi-garbiketarako lanak zaildu ditzakeena.

Nola sortzen dira zuloak egurretan?

Pipi helduek egur-arrakaletan erruten dituzte arrautzak, horiek ireki egiten dira eta larbak egurretan sartzen dira sakonki, elikatzera. Hamarnaka pipi-mota bada ere, guztiek dute larba-aldia. Aldi horretan galeriak zulatu eta egurra jaten dute.

aralar-desinfeccion-madera-carcoma-ficha

tratamenduak

Arbastatze-lana

Pipiak jotako eremuetan arbastatze-lana egiten da eta egurra tratatu, lixatuta eta hautsa kenduta. Horrela, soilik egur sanoa geratzea lortzen dugu, tratatu nahi duguna. Pauso hori ematea ezinbestekoa da, hurrengoek eraginkortasunik ez galtzeko eta pipia erabat garbitu ahal izateko.

Tratamendu sakona egur-egituran

Egurra sakonean tratatzeko, 30 cm-an behin zuloak egiten dira eta bertan atzera ezineko injektoreak sartzen dira, produktu egokia txertatzeko. Era horretan, egurraren barnealde guztia tratatzen dugu eta bertan dirauten larbak garbituko ditugu.

Egurraren azaleko tratamendua

Batzuetan, egurrezko altzarien tratamenduan bezala, gel-aplikazioan oinarrituriko bestelako tratamendua ere ematen dugu, barneratze-gaitasun handia du-eta.

Zuraren tarima/parketerako tratamendu espezifikoa

Tratamendu sendagarria, zurezko lurzoruetan karkoma ezabatzeko (egoera guztietan), tratamendu termiko baten bidez.
Horretarako, ECOWOOD gailua erabiltzen dugu, energia elektrikoa energia termiko bihurtzeari esker egurraren izurriak ezabatzea lortzen duena.

Uhin laburren bidezko tratamenduaren minutu gutxi batzuk nahikoak dira zuraren tenperatura intsektuentzako maila hilgarrietaraino igotzeko, tratatutako materialaren propietateak eta itxura kontserbatzea bermatuz.

Ecowood

Pipi-motak

Gure herriko hiru pipi-motarik ohikoenak pipi arrunta, pipi handia eta parketeko pipia dira.

Pipi arrunta: altzarietako pipia

Anobiidae familiakoa, altzarietako pipi izenarekin ezaguna, motarik ezagun eta aztertuena da. Edozein egur-motarekin elikatzen da; beraz, material horretako edozein objektu kalte dezake.

Altzarietako pipiaren ezaugarriak:

  • Egurretan errundako arrautzak 4-5 astetan irekitzen dira
  • Hegan egiteko aldia udaberrian hasten da
  • 2,5-5 mm-ko neurria du
  • Marroi gorrixka kolorekoa da
  • Egurretako irteera-zuloak zirkularrak dira, 1-4 mm-koak

Pipi handia: koniferoetako pipia

Cerambycidae familiakoa, pipi handi izenarekin ezaguna, ohiki koniferoen egurra kaltetzen du. Arotz-lan eta oholtzetan kalteak handiagoak izaten dira, egurraren adinarekin behera egin arren.

Pipi handiaren ezaugarriak:

  • Egurretan errundako arrautzak 14 egunetan irekitzen dira gutxi gorabehera
  • 2-12 urteko bizi-zikloa du
  • Helduak uztail eta irailean agertu ohi dira, gehienbat
  • 10-20 mm-ko luzera du
  • Marroi edo beltzak izaten dira eta antena luzeak dituzte
  • Egurretako irteera-zuloak obalatuak dira, 3-7 mm-koak

Parketeko pipia

Lyctus familiakoa, % 8-31-ko hezetasuneko egur gogorretan ibili ohi da. Haritz-, lizar-, intxaurrondo-, arte- eta, are, banbu-egurrak nahiago dituzte.

Parketeko pipiaren ezaugarriak:

  • Garapenaldia 3 hilabetetik urte baterakoa da
  • 3-7 mm-ko luzera du
  • Lauak dira eta kafe kolore gorrixka eta belzkara artekoa dute
  • Hauts oso fina sortzen dute, irinaren edo talko-hautsen antzekoa
  • Zuloak biribilak dira, 0,8-1,6 mm-koak