Arkakusoak hegalik gabeko intsektu txikiak dira, ugaztun eta hegaztien azalean bizi dira eta beraien aho-piezak odola xurgatzeko egokiturik daude.
Arkakuso helduek arrautzak (ehunka arrautza) animaliaren azalean, habian edo inguruko lekuetan errun ditzakete. Arkakuso-izurritea topatuz gero, ezinbestekoa da horren garbiketa, gaixotasunak kutsatzeko duten gaitasuna dela eta.
Zure zakur, katu edo dena delakoaren arkakusoak garbitzeko AHOLKUAK…
Etxe-abereen kasuan, nahitaezkoa da:
- Albaitari-azterketak egitea, batez ere, aberea arkakusoak ibil litezkeen lekuetan ibili bada.
- Abereak lo egiten duen lekua maiz garbitzea eta beraren arropa (kuxinak, tapakiak, peluxeak…) garbigailuan sartzea (60 °), arkakusoak garbitzeko.
- Xurgagailua zehatz-mehatz pasatzea.
- Lurzoru guztia, zokaloak, zirrikituak… langarreztatzea, hondar-ekintzako intsektizida bidez eta geruza bat bestearen gainetik.

Eskatu informazioa konpromisorik gabe: 943 340 794 (Gipuzkoa) edo 941 100 676 (Araba) edo e-posta bidez.
Arkakusoen ezaugarri nagusiak:
- Gorputz esklerotizatua dute; beraz, oso zaila da haiek zanpatzea.
- Alboetan forma konprimatua dute eta horrek erraztu egiten du ostalariaren ile eta luma artean azkar mugitzea.
- Atzeranzko zurda sendo asko ditu, gorputz bertikal batean behera irrist egitea eragozten diotenak, baita azazkal indartsuak ere, ile eta lumei eusteko.
- Arkakuso helduek ez dute hegalik. Atzeko hankak bereziki luzeak dira eta bere salto egiteko gaitasunari loturik daude.
Aralar Desinfección-en arkakusoak garbitzen lagunduko dizugu Gipuzkoan, Bizkaian, Araban, Errioxan eta Nafarroan.
Arkakuso-motak
Gizakiarengan era batean edo bestean eragina duen hainbat arkakuso-mota dago. Gure kasuan, hiru arkakuso-mota garbitzen aritzen gara:
Aralar Desinfección-en, izurrite-kontrolerako enpresa, arkakusoak garbitzen lagunduko dizugu. Gure taldea arazoa duzun lekuraino joango da, Gipuzkoan, Bizkaian, Araban, Nafarroan zein Errioxan.